XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai, badakit gutun hau jasotzean harriturik geratuko zarela, edo barregura etorriko zaizula, edota, okerrago dena, beharbada zure lagunei esango diezu ni naizela gutunaren lelokeria zaharkitu hau egin duena.

Baina beharturik sentitu naiz hau idaztera, eta egunen batean gustatuko litzaidake, benetan, zerk eraginda idatzi dizudan azaltzea.

Estibaliz.

Atsegin handiz ahoskatzen dut zure izena; halakoetan hurbilago bezala sentitzen zaitut.

Hiriko Jolasparkera joan ginenean horren berri eman nahi izan nizun, baina ez nintzen ausartu.

Noizbait telefonoa ere hartu eta zure zenbakiak markatzen nituen arren, azken unean beldurtu eta beti telefonoa eskegitzen amaitzen nuen.

Niminoa izan zen eman nizun lehendabiziko musua.